Adierazpide artistiko plastiko bat da artista-liburua. Arte-lan bat da bere horretan, forma eta eduki ugari izan ditzakeena. Bere ezaugarririk aipagarriena da diziplina artistiko eta kultural guztiak agertzeko gaitasuna: liburuaren ofizio eta arte guztiak, zientzia, musika, eskultura, argazkigintza, literatura, poesia, eskultura, pintura, ekoizpen elektronikoak eta abar luze bat, bakarka edo konbinatuta.
Horixe da arteliburu21en lan-eremua. Eta hortxe jartzen dugu gure ahalegina. Guzti hau kontutan izanda, ezagutza eta praktika hauek gure atzetik datozenen artean zabaldu nahi dugu, Arte Koadernaketa eta Artista Liburuen kreazio-prozesuaren abentura liluragarrian haurrak murgiltzea helburua izanik. Eta honen adierazgarri, San Marko Gotorlekuan, apirilaren 22an, familientzako eskainitako tailerrak, zeintzuk, haur zein nerabeentzat bereziki zuzenduta zeuden, |